Xabier Iturbe Kutxako presidenteak azalpenak eman dizkie ibarreko enpresaburuei

Usoa Agirre 2008ko azaroaren 26a

Xabier Iturbe Kutxako presidentea Arrasateko Kulturaten egon da hitzaldia ematen. Han batu dira ibarreko enpresaburuak eta hezkuntza, merkataritza eta beste alor batzuetako ordezkariak, Iturberen azalpenak gertutik jarraitzeko. Gaur iluntzeko Goiena Magazinea saioan elkarrizketatuko dute Xabier Iturbe. Kutxa eta BBKren elkartzearen gainean, finantza krisiaz eta beste zenbait gaien inguruan jardungo du magazinean. Gaur, eguaztena, 19:45ean.

Xabier Iturberen hitzaldia Kulturaten

Kulturaten batu dira, besteak beste:

  • Lazpiurko Miguel Lazpiur
  • MCCko Jose Mari Ormaetxea
  • Elayko Juan Jesus Alberdi
  • Emuneko Olatz Dorronsoro
  • Egaralurreko Jesus M. Valgañon
  • Umerez taldeko Kepa Umerez
  • Huheziko Joxe Aranzabal
  • Jose Luis Elkoro
  • Mapfreko Juan M. Gabilondo
  • Mugarriko Rafa Etxabe
  • Suministros Donikako Ana Campo
Xabier Iturberen hitzaldia Kulturaten

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak