"Wanted" kanpaina abiarazi dute Leintz eta Arrasateko Udal euskaltegiek

Miren Arregi Amasorrain 2008ko ira. 10a, 20:03
Kanpainak, udal euskaltegiak kalera atera gura ditu eta euskaltegietako ikasleen profilak dituzten pertsonak aurkitu gura ditu. "Wanted" kanpainak deigarria, dibertigarria eta umoreduna izan gura du eta Gipuzkoa osoan egingo den Udal euskaltegien publizitate kanpaina da.

Horretarako kanpainaren barruan "Ambient" kanpaina eratu eta horren baitan Sheriffaren figura sortu dute. "Ambient" kanpainaren barruan berriz, esku orriak banatzen eta euskaltegiko ikasleen profildun pertsonak bilatzen hilaren 15ean ibiliko da Sheriffa Eskoriatzan eta Aretxabaletan, eta hilaren 17an Arrasaten.

Aurtengo eskaintzari dagokionean, Gazte etorkinei zuzendutako hizkuntz errefortzuak zein etorkinentzako ikastaro bereziak,  mintza saioekin osatzen den autoikaskuntza ikastaroa, euskalkiak ikasteko edo hobetzeko ikastaroak, Hika berba egiten ikasteko ikastaroak edota ahozkoan trebatzeko antolatutakoak eskainiko dituzte bai Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udal euskaltegiek.

Iazko ikasturtean, Leintz eta Arrasateko udal euskaltegiek guztira, 403 ikasle izan zituzten, 46 taldetan banatuta. Horietatik, 48 ziren etorkinak



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak