Atzo, zapatua, taldekako erlojupekoa jokatu zuten; eta, taldeak egindako lanarekin gustura geratu da arrasatearra. “Helburua ahalik eta denbora onena egitea zen. Igor Anton da taldeko liderra, eta helburua Anton sailkapenean postu onean geratzea zen”, azaldu du Velascok atzoko lanaz galdetzean. Euskaltel-Euskadik bigarren marka onena egin zuen, etapa irabazi zuen Liquigas taldea baino 8 segundo gehiago behar izan zituzten helmugan.
Gogorrena L’Angliru
Lehenengo astea lasaia izango dela dio Velascok. “Gogorrena Asturiaseko etapak izango dira; hain zuzen, L’Angliru. Onenek hor erabakiko dute”, dio.
Itzulia irabazteko faboritoa Alberto Contador dela uste du Velascok: “Giroa irabazi ostean, atseden hartu du eta sasoi onean iritsi da Itzulira”. Gaineratu du Igor Anton ere lehenengo postuetan ibiliko dela, “lehenengo bosten artean”, hain zuzen.
Markel Irizar Alemanian da
Euskaltel Euskadiko oñatiarra Alemaniako itzulia jokatzen dabil. Sailkapeneko 49. postuan dago Irizar, 5:36ko tartearekin.