Uztailean langabeziak behera egin du Debagoienean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko abuztuaren 3a

Uztaileko langabezia datuen arabera, Debagoienean, uztailean 86 langabetu gutxiago zeuden ekainean baino. Datutan, ekainean 2.963 lagun ziren lanik gabe zeudenak; uztailean, ostera, 2.877. Hortaz, % 0,28 jaitsi da langabezia tasa gurean. Herriz herri begiratuta, langabeziak behera egin du herri denetan, Elgetan izan ezik.

Elgetan bost langabe gehiago zeuden uztailean ekainean baino. Gainontzeko herrietan, behera egin du langabezia tasak. Aipatzekoa da, Oñatiko kopurua: uztailean 58 langabe gutxiago zeuden Oñatin ekainean baino.

Langabezia tasa baxuena Oñatin

Langabezia tasari dagokionez, % 9,28ko tasa dauka Debagoienak. Herrietako datuei begiratuta, Oñati da Debagoienan tasa baxuena duen herria: % 6,6ko tasa. Altuena, ostera, Arrasatek dauka: %10,30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak