Herriz herri, Arrasaten ez beste herri guztietan igo zen INEMen izena emandakoen kopurua. Igoera handiena Antzuolak izan zuen: 40 langabetik 55era pasa zen, 4,40ko tasatik 6,04kora, hain zuzen.
Horrenbestez, ibarreko datu txarrena Antzuolak dauka,
6,04 da-eta Debagoieneko langabezia tasarik altuena. Baxuena Gatzagak dauka (0); bigarrena, Oñatik (3,59; datu absolutuetan, 194 langabe).
Leintz Gatzagan ez da langaberik erregistratu, uztailean bezala. Bakarrik Arrasaten jaitsi da zertxobait kopurua: enplegu bulegoan izena emandako 611 lagun izatetik 607ra pasatu da marka, hain zuzen ere.
Abuztuko langabezia tasa ez da, inondik inora, urteko txarrena: otsailekoa da hori, orain arte, 5,87ko tasa eta 1820 langaberekin, abuztuan baino 275 gehiago.
| Herria | Abuztuko langabezia tasa |
|---|---|
| Antzuola | 6,04 |
| Aretxabaleta | 4,93 |
| Arrasate | 5,25 |
| Bergara | 5,46 |
| Elgeta | 4,47 |
| Eskoriatza | 5,58 |
| Leintz Gatzaga |
0,00 |
| Oñati | 3,59 |
| Batezbestekoa | 4,99 |