Uzta oparoa ibarretik euskal liburu eta disko azokara

Usoa Agirre 2009ko abe. 4a, 11:51
Bost egunez, Durango euskal liburu eta diskoaren hiriburu izatea. Horixe da Gerediaga elkarteko arduradunen asmoa. Gaur zabaldu ditu ateak Durangoko azokak eta datozen egunotan milaka lagun hurbilduko dira bertara, erromesaldian, euskarazko kultura produkzioarekin bat egitera. Aurtengoa azokaren 44. ekitaldia da, eta, antolatzaileek emandako datuen arabera, 490 produktu berri baino gehiago egongo dira. Debagoiendarren produktuak ere izango dira bertan.

Hainbat debagoiendar

Debagoienak ere aurkezpen zabala izango du Durangoko azokan. Hainbat egilek euren azken produktuak eramango dituzte Durangora. Horien artean, zalantzarik gabe, Ruper Ordorika dugu Durangoko beteranoetako bat: 18. diskoa kaleratu berri du kantari oñatiarrak, Haizea Garizumakoa. Karmele Igartua aretxabaletarrak Denbora enaren hegaletan liburua kaleratu du eta Durangora urtero joateko ohitura dauka. Aurten, gainera, liburua irakurleen aurrean defendatzea tokatuko zaio: "Poz handia da Durangora joatea euskal literaturaren bilgune handia delako. Askotan kanpokoari jartzen diogu arreta eta Durangon ikusten da badirela euskal egileak eta badagoela zer erosi". Zapatu eguerdian Pamielako standean liburuak sinatuko ditu Igartuak.

 

Sedukzioaz

Anger

Musikherria

Joan den zapatuan Arrasaten aurkeztu zuten hirugarren diskoa

 

Aurrera Begira

Des-kontrol

Baga-Biga

Arrasatearrek 13 abesti batu dituzte lan berrian.

 

Hegazkadak dakar ekaitza

Malenkonia

Gor Banaketak

Oñatiarren pop-rock dotorea eta pieza orkestralak.

 

30 urte erdiko kaletik

Arrasateko Gaiteroak

Arrasateko Gaiteroak

30 urteotako ibilbidea jasotzen duen DVDa eta diskoa.

 

The Beatles eta ni

Juan Carlos Irizar

J. C. Irizar

The Beatles taldea omendu nahi izan du konpositore oñatiarrak.

 

Denbora enaren hegaletan

Karmele Igartua

Pamiela

Karmele Igartua aretxabaletarraren bigarren poesia liburua.

 

Gorria

Gose

Autoekoizpena

Japonian ere izan dira arrasatearrak hirugarren diskoa aurkezten.

 

Haizea garizumakoa

Ruper Ordorika

Elkar

New Yorken eta Euskal Herrian grabatu du Ruperrek azken diskoa.

 

Autokarabana

Fermin Etxegoien

Pamiela

Kazetari oñatiarrak lehen
eleberria kaleratu du.

 

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Alberdania

Izadiaren gramatikan sartzea da Pello Zabalaren asmoa.

 

Iruña-Veleiako  euskarazko grafitoak

Juan Martin Elexpuru

Arabera argitaratzailea

Iruña-Veleiaren historia eta istorioak, argazkiak, testuak...

 

Handitzen, handitzen

Amaia Diaz de Monasterioguren

Ttarttalo

Dietista oñatiarrak haurrak ondo elikatzeko 200 errezeta batu ditu.

Argizaiola saria, andereñoei

Bihar, zapatua, Argizaiola saria jasoko dute 1960-70 hamarkadetan ikastolen alde lan egin zuten andereñoek. San Agustinen izango da ekitaldia, 20:30ean, Felipe Barandiaranek aurkeztuta. Iparraldeko, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako andereño banak izango du frankismo garaian ikastolak aurrera atera zituzten andereño guztien ordezkaritza. Azken ekitaldietan, Juan Zelaia enpresaburu oñatiarrak (2008), Maiatz aldizkariak (2007), Jakin-ek (2006) eta Gotzon Garate idazleak (2005) jaso dute Argizaiola saria.

Goitb, Durangon

Goiena Telebista Durangoko azokan izango da. Hain zuzen, azokak leiho berria izango du: Azoka Telebista. Gipuzkoako Foru Aldundiaren bultzada eta babesari esker gauzatutako proiektua da eta, GOITBrekin batera, ETB3k eta Hamaika TBk hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak