Urteroko ohiturari jarraituz, kintoak kalera irtengo dira kantuan Aretxabaletan eta Eskoriatzan

Mirian Biteri 2009ko ots. 2a, 13:33
Santa Ageda doinuak entzungo dira datozen egunotan Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Lehenengoan 1990ean jaiotakoak ibiliko dira baserrietan eta herriko kaleetan eskean; bigarrenean, berriz, urtebete gutxiago dutenak.

Ospakizunak bihar, martitzena, hasiko dira. Eskoriatzako hamahiru neska-mutil herriko lantegietan eta ikastetxeetan ibiliko dira, goiz partean, kantuan eta eskean.

Eguaztenean, Santa Ageda bezperan, bi herriotako kintoek baserririk baserri abestuko dute, nor bere aldetik. Egun osoa emango dute baserrietako produktu freskoak biltzen; besteak beste, arrautzak eta txorizoak. Saskiak ez dira beteko diren bakarrak; poltsikoak ere antzera egongo dira. 

Aretxabaletako ekitaldia

Aretxabaletan, gainera, Abesbatzak eta Leizarra Musika Eskolako Haur Abesbatzak eta trikitilariek kaleak alaituko dituzte, Santa Agedari koplak eta bertsoak kantatuz. Ekitaldia 18:00etan abiatuko da Musika Eskolatik.

Eguenean, Santa Ageda egunean, berriz, goizean bi herrietako kaleetan eskatuko dute eta  19:00etan kinto talde bakoitza bere herriko plazan bilduko da, dantza egiteko. Eskoriatzan, neskek kinto jantzita dantzatuko dute lehen aldiz; iaz, baserritar joan ziren. Domekan, hilak 8, dantzaldia errepikatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak