Joera 2005ean bezalakoa izan da. Langabezia datu altuenak otsailean, abuztuan eta abenduan izan dira. Arrasateko INEMeko Elena Mondragon arduradunaren esanetan behin-behinekotasunaren eragina dira urteko gailur horiek. Abuztuan kontratu asko bukatu egiten dira, irailean jende hori berriro lanean hasten da eta abenduan berriz kontratuak amaitu egiten dira.
Dena ordea, ez da albiste ona. 2006ko abenduko datua 2005ekoa baina zertxobait hobea bada ere, orokorrean, hilez hileko datuak txarragoak dira 2006an.
Herrika
Herriei dagokienez, 2006ko langabezia tasa altuena Eskoriatzak eman du 132 langabeturekin. Baxuena, berriz, Leintz Gatzagak, hiru langabe daude-eta INEMen izena emanda.