Urte berria, prezio berriak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2008ko urt. 2a, 15:38

Urte berriarekin prezioek gora egin dute nabarmen; horien artean aipatzekoak dira argia, ura eta telefonoaren igoera. Baina etxeko erosketetan ere igarri da igoera, besteak beste, bost zentimo gehiago ordaindu behar dugu-eta gaur ogi barra bakoitzeko.

Etxeko gastuak eta erosketa saskiarenak

  • Batetik, etxeko gastuetako fakturetan sumatuko dugu prezioen igoera. Argia, gasa eta uraren kontsumoari dagokionez. Zehatzago esanda, argiak %3,3, gasak, %4,8 a eta urak %9ko igoera izan dute.
  • Horrez gain, telefonoa erabiltzeagatik ere %3 gehiago ordaindu beharko dugu aurrerantzean.
  • Esan beharra dago, udal tasek ere gora egin dutela.
  • Etxeko saskian ere igarriko dugu prezioen igoera; horien artean, ogiari dagokionez. Gaurtik aurrera, ogi barra bakoitzeko 5 zentimo gehiago ordaindu behar dugu-eta.

Tabakoa eta autopista

Aipatutakoak ez dira igoera bakarrak. Erretzaileak direnek ere, esaterako, gehiago ordaindu beharko dute aurrerantzean, tabakoak orokorrean, %3ko igoera izan du. Eta 2008an ere, gehiago ordaindu beharko dugu autopista erabiltzeagatik ere: egun Bergara Iparretik Donostiarako bidaiak herenegun baino 5 zentimo gehiago kostatzen da. Eta Bilbora berriz, 12 zentimo gehiago. Aipatzekoa da, ordainsariek izan dute igoerarekin, prezio bitxiak izango dituztela aurrerantzean: horren adibide, 4,42 eta 4,89 moduko salneurriak.

Egunkariak

Egunkariei dagokienez, bi izan dira igoera izan dutenak: Berria eta La Gaceta de Los Negocios. Legeak ez du arautzen egunkari guztiek igoera une berean izatea.

Urtea hasi besterik egin ez den horretan, horiek dira, bada, prezio batzuetan izan diren aldaketak, baina urteak aurrera egin ahala, izango omen dira gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak