Urtarriletik aurrera deskontuak AP-1 autobidean

Irati Agirreazaldegi 2008ko urr. 26a, 20:40
Urtarrilaren 1etik aurrera Eibar-Gasteiz (AP-1) autobideko erabiltzaileek Bilbao-Behobia (A-8) autobideko erabiltzaileek dituzten deskontu berdinak izango dituzte, eta horrek onurak ekarriko dizkie debagoiendarrei. Hala erabaki zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietan egunean Aralar alderdiak egindako proposamena onartuz.

Aralarreko bozeramaile Rebeka Ubera pozik azaldu da proposamena aho batez onartu dutelako eta hori lorpen handia delako: "Ahalmen handiko errepide sarea daukagu Gipuzkoanbi zatitan banatuta: Batetik A-8 autobidea eta AP-1 autobidea bestetik. Ikusten genuen A-8ko erabiltzaileek deskontuak zituztela eta AP-1ekoek ez. Hortaz, iruditzen zitzaigun diskriminatzailea zela AP-1eko erabiltzaileekiko. Gainera kontuan hartu behar da gure eskualdean bizi garenondako diskriminazioa are handiagoa dela. Bizilekuaren arabera zergatik batzuk daukate faborezko tratua eta besteok ez? Hortaz, proposamena egin genuen deskontuak bietan egiteko".


Gaineratu du, "Gobernua sustengatzen duten alderdiek zioten AP-1eko obrak amaitzean abian ipiniko zituztela deskontuak, baina bien bitartean ez dugu bidezkoa ikusten gehiago ordaindu beharra Eibar-Gasteiz autobidearen erabiltzaileek. Gainera, guztiek onartu dute gure proposamena".
Deskontuak onartu dituztelako pozik egon arren, azaldu digu eurak ez datozela bat tarifa sistemarekin: "Gipuzkoa osoari erreparatuta iruditzen zaigu baztertzailea dela. Esaterako, N-1 errepidea erabiltzen dutenek ez dute ordainsaririk ordaintzen eta gurean bizi garenok autobidea beste alternatibarik ez dugunez, ordaindu egin behar dugu".

Deskontuak

Tele-ordainketa aparatua dutenek ordainlekuetan geratu barik pasatuko dira eta tarifa murrizketak izango dituzte. Deskontuak izango dira %25ekoak zortzi bidaiatik behera egiten dituztenenendako, beti ere hilabetean bost baino gehiago eginez gero; ohiko erabiltzaileek, bederatzi eta 20 bidaia artean egiten dituztenek, %55eko deskontua izango dute; eta autobidea sarritan erabiltzen dutenek, 21 bidaiatik gora egiten dituztenek, alegia, %75ekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak