Urruñan izandako erailketa salatzeko elkarretaratzea egin dute

Goiatz Arana Begiristain 2008ko ira. 7a, 12:01
Hainbat debagoiendar batu ziren egubakoitz iluntzean Arrasateko plazan, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Arrasateko Plataformak deituta. Indarkeria oro saihesteko eskatu zuten eta joan den asteko martitzenean, irailak 2, Urruñan (Lapurdi) hilotz agertu zen Carlotta Ortuzarren hilketa salatu zuten. Autopsiak eguaztenean baieztatu zuen senarrak hil zuela, estrangulatuta. Abuztuaren 15ean Mañuetan (Araba) eraildako Estibalitz Angulo ere izan zuten gogoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak