Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Debaguneko euskara elkarteek urriaren 3an Lezon egingo den Kilometroak 2010era joateko autobusa antolatuko dute. Txartelak datozen egunetan jarriko dituzte salgai euskara elkarteetan bertan. Izena ematea, baina, beharrezkoa izango da. Deia egin dute euskara elkarteetatik pasatzeko.