Hurrengo egubakoitzean eskainiko dute lehenengo kontzertua eta sarrerak 5 eurotan eskura daitezke, Gaztekutxarekin erosiz gero, 3 eurotan salduko dira sarrerak.
Astebete barru hasiko dira Danbakako emanaldiak Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Debagoiena, Debabarrena eta Durangaldeko 20 talde igoko dira oholtzara eta urtarrilaren 14ko final handian bi sari banatuko dira: alde batetik, Kutxak talde onenaren saria emango du: disko bat grabatzea; eta beste alde batetik, Mondragon Unibertsitateak Debagoieneko talde onenaren saria emango du: bideoklip bat grabatzea.
Baina kontzertuekin gozatzera joaten diren ikus-entzuleen artean zozketatzeko ere badaude sariak: lehenengo kontzertuan, ESAITen eskutik ESAITeko materiala zozketatuko dute: zira, txapela eta kamiseta; bigarren eta laugarren kontzertuetan, Danbakako materiala banatuko dute: kamisetak eta DVDak; hirugarrenean eta bosgarrenean, Ganesha Tattoo-ren eskutik tatuaje bonuak zozketatuko dituzte; eta finalean, Laino Skate Park-en eskutik skate materiala eta urtebeteko sarrera Laino Skate Park-era zozketatuko dituzte.
Gaur prentsaurrekoa egin dute babesleekin Espaloian. Danbakako laguntzaile nagusiak Kutxa eta Mondragon Unibertsitatea dira. MUk gazte ekintzaile eta sortzaileengan sinisten duelako laguntzen du Danbaka. Kutxak berriz, xxxxxx xxxxxxxxx xxxxxxxxxx xxxxxxxxxxx xxxxx
Babesle txikiago batzuk ere baditu Danbakak: Gaurko Sein taldea, Ganesha Tattoo, Laino Skate Park, Shot, Gaztelupeko Hotsak eta Elgetako Udala.
Danbaka zabaltzen den beste eskualdeetako herri aldizkariak ere laguntzen dute. Hauek dira: Debabarreneko Eibarko Eta Kitto!, Elgoibarko Barren eta Soraluzeko Pil-Pilean; Durangaldeko Anboto; eta Ermuko Drogetenitturri.
Emanaldietarako sarrerak salgai
Goienako egoitzetan, Espaloian edo 943 25 05 05 telefonoan.
Sarrerei dagokionez, erosteko hiru modu daude: Goienako edozein egoitzatan eta Elgetako Espaloian eros daitezke; edo, bestela, telefonoz ere badago aukera, 943 25 05 05 zenbakira deituta.
Sarrerak 5 eurotan salduko dira, baina Gazte Kutxarekin erosiz gero 3 euro balioko dute. Gainera, kontzertu guztiak -finala barne- ikusteko bonu berezi batzuk ere egongo dira. Bonu horiek 22 eurotan salduko dira. Gazte Kutxarekin erosita, berriz, 12 euro ordaindu beharko da.