Aurten hasiko dira Deskargako tunela egiten

Usoa Agirre 2010ko ira. 1a, 13:25
Urretxu eta Bergara arteko autobide zatiaren proiektua onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Tarte horrek 10 kilometro izango ditu eta N-1 errepidea (Beasainen) eta AP-1 (Bergaran) lotuko ditu.

Proiektuak 170 milioi euro inguruko aurrekontua du eta 30 hilabeteko epea dute bukatzeko.

Deskargako tunela lehenengo

Zati horretan egingo duten lehen lana Urretxu eta Antzuola arteko autobidea izango da. Horretarako, deskarga zeharkatuko duen 620 metroko tunela egingo dute. Gutxi barru lizitatuko da tarte hori eta urte honetan hasiko dituzte lanak.

Urretxu eta Bergara arteko zatiaren lan aipagarrienak

  • Deskargako tunela (620 metro)
  • San Migeleko tunela (890 metro, bitan banatuko dute)
  • Ipurrietekako zubibidea (250 metro)
  • Antiguako zubibidea (250 metro)
  • Lapatzako zubibidea (75 metro)
  • Antzuolako zubibidea (220 metro)
  • Igeribarrerrotako zubibidea (70 metro)

Beasain eta Zumarraga arteko tartea zabalik dago, eta orain Zumarraga eta Urretxu artekoa egiten ari dira; tarte hori 2011n zabalduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak