Urkuluko urtegia erdiraino beteta

Maider Arregi 2007ko urt. 4a, 12:03
Aurtengo udazkena azken hamarkadetako lehorrena izan da. Ondorioz Urkuluko urtegia erdiraino dago beteta. Datozen hilabeteetan euria egiten ez badu, Udalek neurriak hartu beharko dituzte.

Urkuluk urez hornitzen ditu Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Deba arroko beste bost udalerri. Guztira 65.000 biztanleraino iristen da bertako ura.
Urtegiak, guztira 10 milioi litro kubiko kapazitatea dauka. Astelehenean Gipuzkoako Ur Partzuergoak egindako azterketaren arabera, 5’5 milioi baino ez ditu egun hauetan, eta euria egiten ez badu bildutako ur kopuruak behera egingo du.

Arrasateko udaletxeko Obra, Zerbitzu eta Mantentze Sailak atzo adierazi zuenez, Udalak ez du oraingoz neurririk hartuko eta ez du ur-mozketarik egingo. Baina datozen hilabeteetan euria egiten ez badu, Udalek neurriak hartu beharko dituzte.

Ura aurrezteko neurriak

Hainbat aholku ere zabaldu dute  herritarrek ura aurrezteko:

    - Ez erabili komun-ontzia paperontzi bezala.
    - Platerak eskuz garbitzen badituzu, iturria itxita duzula egin.
    - Ibilgailua garbitu auto-garbitegi batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak