Urkuluko urtegia bere betetze mailaren %98,17an dago

Txomin Madina Milikua 2008ko abe. 15a, 16:58
Azken bi hilabeteak bezala, abendua ere oso hilabete euritsua eta hezea ari da izaten, eta horren adibide, Urkuluko urtegiaren betetze maila: azken datuen arabera, %98,17an dago beteta.

Dena den, betetze maila gorago ere egon da: pasa den astean, esaterako, %99,99an zegoen, duela bi aste botatako elurra urtzearen ondorio. Ur partzuergotik esan digute orain arte ez dituztela ateak ireki behar izan eta, momentuz, ez dutela halakorik aurreikusten.

223 litro metro koadroko abenduan

Bergarako San Juan auzoan egunero egunero euriaren inguruko datuak jasotzen dituen Luis Mari Agirrek esan digunez, abenduko lehen hamalau egunetan, ia 223 litro bota ditu metro koadroko; ideia bat egiteko, uztaila osoan, 13 bakarrik egin zituen. Abenduaren 3a izan da orain arteko egunik hezeena, eta egun horretan, 34,2 litro bota zituen metro koadroko. Abenduan orain arte, ez da egon egun bat bera ere euririk egin ez duenik. Agirrek esan digunez, aurten urria, azaroa eta abendua oso hezeak izaten ari dira, normala baino gehiago. 

Datozen egunetan, eguraldi iragarpenen arabera, euria egiten jarraituko du, baina euri jasak orain baino arinagoak izango omen dira. Elur mailak ere, gora egingo duela esan dute adituek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak