Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzoz geroztik EAEko ibaiak zaintzen ari da Uraren Mahaia deritzona (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek eta Barne sailak osatua). Mahai horren esanetan, ibaiek gainezka egin dezakete eta Deba ibaiak arrisku handia duela nabarmendu dute. Hala, hemen aholku batzuk:
Ez hartu autoa beharrezkoa ez bada.
Kontuz gidatu, lur-jauziak egon daitezke-eta. Batez ere, bigarren mailako errepideetan.
Ahal bada, ez zeharkatu errepidean dauden ur putzuak.
Autoa ez utzi ibaietatik gertu.
Garajean ura sartzea posible bada, atera ezazu bertatik autoa.
Ez gurutzatu ez autoz ezta oinez ere urak hartu dituen bideak.
Etxean ura sartuz gero, irten beheko solairuetatik lehenbailehen.
Etxea utziz gero, deskonektatu argindarra eta itxi gasa eta ura.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!