Ulmak eta Lasercellek diru laguntza jasoko dute lanpostuak sortzeko

Asier Alkorta 2008ko aza. 19a, 01:51
Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek hamar industria proiekturi 31 milioi euroko diru laguntzak emango dizkiete. Proiektu horien artean daude Ulmarena eta Lasercellena. Hala, Ulmak 2,96 milioi euro jasoko ditu eta Lasercellek 1,91.

Euskal Ekonomia Sustatzeko Kontseiluaren erabakiz, krisiari aurre egiteko, 31 milioi euroko diru laguntza emango diete hamar industria egitasmori Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek. Helburua da laguntza horien bitartez 2011rako 2.500 lanpostu sortzea.

Ikerketa eta garapenarekin duten konpromisoa, lehiakorra izateko duten gaitasuna eta balio erantsia dira irizpideak dirua jasoko duten hamar enpresak aukeratzeko. Energiaren alorrekoak dira enpresa gehienak; eraikuntza arlokoak bi, tartean Ulma; eta gainontzekoak bioteknologia eta teknologia berrietako enpresak. 

Ulmak, 2,96 milioi euro

Ulma Construccionen kasuan, eraikuntzaren eta obra zibilaren sektorera bideratutako produktu gama berri bat garatu eta fabrikatzeko instalazio berriak izango dira laguntza jasoko dutenak, eta material birziklagarrien eta prestazio handiagoko materialen ikerketaren eta garapenaren aldeko apustua ere egingo dute.

Ulma Packagingen kasuan bestalde, Ulma Packaging Engineering eratzea da bultzatuko dena, ontziratze prozesu automatizatuetan oinarritutako irtenbide bateratuak garatzeko helburuarekin.

Guzti honek denera 97milioi euroko inbertsioa egin beharra ekarriko dio Ulmari, eta iragarri diren laguntzen bidez, 2,96 milioi euro jasoko ditu Proiektu Estrategikoen programatik. Asmoa da,2008 eta 2011 bitartean, 225 lanpostu berri sortzea.

Lasercellek, 1,91 milioi euro

Energia berriztagarrien alorrean diharduen Lasercell Bergarako enpresak ere jasoko ditu laguntzak eraginkortasun handiko eguzki-instalazio fotovoltaikoen ikerketa, garapen eta fabrikaziorako zentro berria egiteko hain zuzen ere. Ia 29 Milioi euroko inbetrsioa egingo dute, eta horretarako 1,91 milioieuroko laguntza jasoko dute. 2011 bitartean, 87 lanpostu berri sortzea aurreikusten dute.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak