UGTk Arrasaten egin duen batzarrean irailaren 29rako greba deitu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko uztailaren 9a

Euskadiko UGTko idazkari nagusi Damaso Casado Arrasaten izan da gaur goizean irailaren 29rako deitu duten greba deialdiaren berri emateko. UGTko delegatuen batzarra izan da eta bertan esan dute beharrezkoa dela sindikatuen bateratzea langileen egoerari aurre egiteko. Damasok dei egin die langileei irailaren 29an kalera irteteko. Esan du langileak kontziente izan behar dutela bizi dute egoeraz; dagoeneko soldata jaitsiera izan dute eta parlamentuak onartu duen lege proposamenaren arabera pentsioak ere arriskuan daude. Bestalde, UGTk deia egin die politikoei. Damasok dio ezkertiarrak diren politikoek ez luketela gobernuaren proposamena onartu beharko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak