Udazkenean sartu gara, baina perretxiko gutxi daude

Asier Alkorta 2010ko ira. 23a, 19:58
Gaur eman diogu ongietorria udazkenari eta eguraldi adituek diote urtaro honetan ohikoa baino euri gutxiago egingo duela aurten. Hori batzuentzat berri ona izango da, baina adibidez perretxikoak hazteko euria egitea ezinbestekoa da.

Gaur goizaldeko 5:09ean eman diogu ongietorria udazkenari. Uda agurtu eta aurtengo udazkenak 89 egun eta 20 ordu izango ditu. Udazkena abenduaren 22an bukatuko da.

Asko dira udazkenaren ezaugarriak, perretxikoak horietako batzuk. Momentuz, baina, hauekin ez dago oraingoz gozatzerik. Izan ere, euri faltak perretxikoak irtetea oztopatzen du, eta egunotan gure inguruetan perretxikoak aurkitzea ez da lan erraza.

Jose Mari Larrañaga perretxiko zaleak azaldu digu zergatia.

Aurtengo perspektibak beraz, oraindik ez dira bete. Adituek diote udazken honetan, dagokiona baino euri gutxiago izango dugula orokorrean. Hala ere, euria egin eta giroa ez bada hozten, azarora bitartean oraindik badago aukerarik perretxikoak hazteko, onddoak batez ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak