Udazken euritsuaren ondoren, negua lehorragoa izango dela diote adituek

Mireia Bikuña 2008ko abe. 19a, 09:38

Domekan hasiko dugu negua, eta dagoeneko 842 litro bota ditu urrian, azaroan eta abenduan. Dena den, aldaketa dator. Bihartik aurrera eguraldia epeldu egingo da. Adituek diote negua "sanoa" izango dela. "Eguaztenean hasi ziren tenporak eta hilaren 24ra arte iraungo dute. Egun horietarako giro epela eta lehorra espero dugu. Hortaz, esango nuke negua udazkena baino lehorragoa izango dela", azaldu digu Pello Zabalak.

Udazken hezea

Udazkenak eman dituen datuak ezagutzeko Bergarako San Juan auzoko Luis Mari Agirrerengana jo dugu, eta datu borobila eman digu: 842 litro bota ditu udazkenean; urrian 237, azaroan 377 eta abenduan 228. "Aurtengo udazkena ezohikoa izan da erabat. Iaz, garai berean 287 litro bota zituen. Azaroan, adibidez 68 litro bota zituen", esan digu. Bestalde hilabete bakoitzeko egunik euritsuenak zeintzuk izan diren esan digu: urriaren 21a (39,2 litro), azaroaren 2a (66,7 litro) eta abenduaren 3a (37,8 litro). Azken 25 urteotako datuak begiratuta, oraingo udazkenean hil bakoitzeko bataz bestekoak gainditu egin dira: "Urrian, bataz beste 121 litro egin ditu 25 urteotan, eta aurten 237 litro. Azaroko bataz bestekoa 179 litro da, eta abendukoa 160 litro".
Pello Zabalak esan digu udazkena oso hezea izan dela, baina urtea orokorrean ere bai: "Urtea hasi zenetik, 2.000 litrotik gora euri bota du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak