Gipuzkoako foru Gobernuak Batzar Nagusiei proposatu die Udalen Finantziaziorako Fondorako diruaren portzentaia hiru dezima igo dezatela. Hala izango balitz, Gipuzkoako udalek bost milioi euro gehiago jasoko lukete aurten. Kopuru horri gehitu beharko litzaioke Aportazioen Legearen aldaketak Fondorako ekarriko lituzkeen 20,5 milioi euro gehiago. Hala, diru guztiak batuz gero, 419 milioi euro jasoko lituzkete Gipuzkoako udalek, aurreikusitakoa baino 25,5 milioi euro gehiago. 25,5 milioi euro horietatik Debagoienerako izango dira 2.926.784,5 euro.
Hemen duzue Debagoieneko herri bakoitzak Fondotik jasoko lukeen diru kopurua: