Udalerrietako kaleetan pintadak egin ditzaten ekiditea eskatu dio EUDELek Herrizaingo Sailari

Goiatz Arana Begiristain 2009ko uzt. 7a, 18:00
Ahalik eta azkarren, gai horretarako lan talde bat eratzea proposatu dio Euskadiko Udalen Elkarteak, bere ustez erakunde biak elkarrekin aritu behar direlako biena den helburua lortzeko. Azken asteotan, Herrizaingo sailak EAEko hainbat udaletara jo du, 24 orduko epean, presoen eta ETAren aldeko pintadak ezabatu ditzatela eskatzeko eta, aldi berean, jakinarazi die, hori egin ezean, erantzukizun administratiboak eta penalak izango dituztela. Debagoienari dagokionez, jakinarazpena jaso eta agindua bete dute, esaterako, Aramaion, Arrasaten eta Antzuolan.

Egoera horren aurrean, EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, bere ardura eta haserrea agertu ditu, eta kolaborazioaren aldeko deia egin du, euren esanetan instituzio guztienak diren helburuak lortu ahal izateko.

<!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0cm; font-size: 12pt } -->

EUDELek Herrizaingo Sailari eskatzen dio gure udalerrietako kaleak hobeto zaintzeko, inork ez dezan pintadarik egin, hori izango litzatekeelako pintadarik ez izateko erarik onena, elkartearen ustetan.

EUDELek ez ditu Sailburuaren hitzak atseginez jaso, bere esanetan, Jaurlaritzak garbiketa lanak egin eta ondoren horien kostua udalei pasako ziela aitortzen zuelako. EUDELen ustetan, beharrezkoa da erakundeen arteko erantzukizuna.

Gai honetarako lan talde bat berehala eratzea eskatzen dio Euskadiko Udalen Elkarteak Herrizaingo Sailari. Arazoa aztertu eta konpontzea izango luke lan talde horrek helburu, Herrizaingo Sailari dagozkion zainketa eta prebentzio lan eta errudunen atxiloketetatik hasi eta udalei dagozkien garbiketa lanekin jarraituz.

EUDELek dio Herrizaingo Sailaren jarrerak erakusten duela ez dituztela ezagutzen udalek arlo horretan egiten duten lana eta dituzten zailtasunak eta horrek sorpresaz harrapatu dituela gaineratu du. Udal askok bizi duten errealitatea ezagutu behar dela jakinarazi du, udal langileek Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren babespean egin behar izaten dituztelako garbiketa lanak, presioak eta erasoak jasaten dituztelako.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak