Udalekuetara joan nahi dutenendako izena emateko aukera dago Uda Txokon

Maider Arregi 2009ko apirilaren 24a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Udalekuetara joatea tokatu ez zaienei, aukera dute beste udaleku batzuetan izena emateko. Uda Txokon izena emateko epea zabalik dute.

Uda Txoko.

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroak gazte, haur eta gurasoei tresna erabilgarri eta bizi bat eskaini nahi die, udako ekintzak ezagutu ditzaten.

Estatuko nahiz Nazioarteko erakundeek eta Gipuzkoako Astialdi Foroan sartuta dauden astialdiko taldeek antolatutako udako ekintza eta programei buruzko informazioa aurkituko duzue datu-base honetan.

Gazte Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroan karpetak eskuragarri dituzu informazio berarekin. Astialdiaren munduan lan egin nahi dutenentzat ere lan-poltsa bat landu dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak