250 euroko kostua dauka (familia ugariko kide izanez gero %5eko deskontua egingo da).
Bestalde, Kosta ala Kosta udaleku ibiltaria egiteko plazak beteta daude. Uztailaren 5etik 16ra, Garaion hasi eta Zarautzera joango dira 20 bat gazte (14 eta 16 urte bitartekoak). Ibilbidean barrena sorpresak izango direla aurreratu digu Lander Juaristi euskara elkarteko antolatzaileak. "Arabatik hasi eta Gipuzkoara barrena egingo dugun ibilbidea, abentura bat izango da", gaineratu du Juaristik.