Udalek 4,8 milioi gehiago jasoko dute Udal Finantzaketa Foru Fondotik

Leire Kortabarria 2009ko urr. 26a, 12:15
Debagoieneko udalek aurten baino 4.816.587 euro gehiago jasoko dute 2010ean Udal Finantzaketa Foru Fondotik. 2009ko UFFF Debagoienerako 29.331.034 eurorekin itxiko da, eta 2010eko aurreikuspena 34.147.621 eurokoa da; %16,42ko igoera, hortaz. Fondo horrekin lotuta, Ezker Batuko batzarkide Arantza Gonzalezek proposamen bat aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Foru Aldundiari eskatzen 2009an udalek bueltatu behar duten Fondoko kopuruari uko egin diezaion.

Aurrekontuok urriaren 15eko batzarrean onartu zituen Euskal Finantza Publikoen Kontseiluak. Gipuzkoa osorako, 394,9 milioi euro aurreikusten dira, 57,1 milioiko (+%16,9) igoera.

Zerga-bilketa, maila baxuan

Aurreikuspen ona da, hortaz, bailarako udalendako, krisiaren eraginez zerga-bilketa gura baino txarragoa den honetan. Hala, 2009ko itxiera aurreikuspenean, 2009ko ekarpena %23,9 jaitsi dela berretsi zen. Azken hilabetean, zertxobait hobetu da zerga-bilketa, baina oraindik txikiegia izaten jarraitzen du: hala, irailaren 30era arte, zerga-bilketa likidoa %22,8 gutxitu da aurreko urtearekin alderatuta; abuztura arte, %23,1ekoa zen jaitsiera. %22,8ko murrizketa horrek bi osagai ditu: zerga-batze gordina %14,1 gutxitu izana eta itzulketak %13,9 handitu izana.

"Zerbitzuak arriskuan egon daitezke"

Fondo horrekin lotuta, Ezker Batuko Gipuzkoako batzarkide Arantza  Gonzalezek eskatu dio Foru Aldundiari uko egin diezaion udalek bueltatu beharreko Fondoko diruari, izan ere, bere hitzetan, "krisi garai honetan, herritarrei ematen dieten zerbitzuetan murrizketa zorrotza ekarriko luke horrek, eta bakarrik herrian ematen diren zerbitzu batzuk arriskuan ere jar dezake".

 

Honela geratu da 2010eko aurrekontua:

Herria Jaso beharrekoa
Antzuola 1.169.278 €
Aretxabaleta 3.672.658 €
Arrasate
12.089.596 €
Bergara
8.199.654 €
Elgeta 602.341 €
Eskoriatza 2.240.702 €
Leintz Gatzaga 215.501 €
Oñati 5.957.891 €
GUZTIRA 34.147.621 €

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak