Bai udalbiltzari bai Euskal Herriari lelopean, bi elkarretaratze egin zituzten eguen arratsaldean. Bata, Arrasaten eta bestea Bergaran.
Bergarako elkarretaratzean, 120 lagun inguru batu ziren eguen arratsaldean. Pankartaren atzean, Udaleko alderdi ezberdinetako ordezkariak (Ezker Abertzalea, Ea, EAJ eta Aralar); sindikatu, eragile politiko eta sozialeko ordezkariak ere batu ziren. Gustora azaldu dira "ateratako argazki koloretsu eta anitzagatik". Gaineratu zuten akusazioak ez daulaka proba-oinarririk: "Egunkaria auzian bezala, bultzada politikorik gabe proba-oinarririk ez dago".