Udal finantzazioa ez murrizteko eskaera egin du Debagoieneko Aralarrek

Mireia Bikuña 2008ko aza. 26a, 18:09
Aldundiak udalei bideratzen dien diruan murrizketarik ez egitea eskatu diete asteon Gipuzkoako Aralarreko batzarkide eta Elgetako zinegotzi Rebeka Uberak eta Bergarako zinegotzi Mikel Etxanizek Bergaran egindako prentsaurrekoan.

Krisiaren eraginez finantzazioan udalek izango duten murrizketa salatu zuten: "Erakundeen artean udalak dira dirua topatzeko arazo gehien dutenak. Zentzu horretan, erakundeen artean anaia txikiak dira", esan zuen Rebeka Uberak. Era berean, esan zuen %2,2 murriztuko dutela udalen foru funtsa. "Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalek aurten jaso duten diru-ekarpenetatik 37 milioi euro itzuli behar dituzte. Gure ustez, arinkeria handiz jokatu duten neurri hori hartzerako orduan. Bestalde, hurrengo urterako aurreikuspena ere ez da nolanahikoa, ekarpena %3,1 murriztea aurreikusten dute-eta".
Horregatik guztiagatik, erakunde publikoei "zentzuz eta ausardiaz" jokatzeko eskatu diete. "Krisi garaian zerbitzu publikoetan inbertitzea krisiari aurre egiteko biderik eraginkorrena dela sinisten dugu", esan zuen Rebeka Uberak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak