Hiru hilero, horrela jokatzen dute, krisiak eragindako zerga bilketa murritzagoak zuloa sortu baitu Foru Aldundiaren kontuetan. Ondorioz, Fondo hori "%20 baino gehiago txikitzera irits" litekeela ohartarazten du Ogasunak.
Gipuzkoako Ogasunak diru gutxiago batzen dihardu aurten zerga bidez, eta, horren ondorio gisa, udalek dirua bueltatu behar diote. 2008ko likidazioa zortzi zatitan ordaintzen dabiltza. Debagoieneko udal arduradunek joan den hiruhileko likidazioaren harira azaldu zituzten beldurrak baieztatze aldera egiten du Aldundiak: "Zerga-bilketaren desbideratze honen ondorioz, UFFF ere murriztu egingo da, eta aurrekontuarekin konparatuz %20 baino gehiago txikitzera ere iritsi liteke".
Maiatzera arte, %21,3
Gipuzkoako Ogasunak emandako datuen arabera, ekainaren 30era arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa likidoa %24 txikitu zen aurreko urtearekin alderatuta. Maiatzera arte, jaitsiera hori %21,3 izan zen; beraz, ekainean, 2,7 puntu murriztu zen bilketa.
Zerga-bilketa likidoak izandako murrizketa horrek bi osagai ditu, Ogasunak azaltzen duenez: zerga-bilketa gordina %9 txikitu izana, batetik; eta itzulketak %24,7 handitu izana.
Fondoaren 3. hiru hileko kontuak
Herria | Kuota | 2008ko likid. |
Tokiko kred. bankua |
Jasotakoa |
---|---|---|---|---|
Antzuola | 29.147,54 | 19.702,79 | 309.444,75 | |
Aretxabaleta | 1.019.321,93 | 61.515,27 | 95.780,67 | 862.015,99 |
Arrasate | 3.456.104,71 | 213.299,95 | 3.242.704,76 | |
Bergara | 2.307.887,38 | 141.697,45 | 1.083.094,97 | 1.083.094,96 |
Elgeta | 171.299,17 | 10.216,09 | 161.083,08 | |
Eskoriatza | 619.240,66 | 37.570,39 | 581.670,27 | |
Leintz Gatzaga |
56.971,77 | 3.493,22 | 53.478,55 | |
Oñati | 1.683.230,74 | 102.986,48 | 1.580.244,26 | |
Guztira | 9.643.203,9 | 590.581,64 | 1.178.875,64 | 7.873.746,62 |
Iturria: Gipuzkoako Foru Ogasuna (kopuruak eurotan)