Hona hemen Debagoieneko udalek jaso dutena (kopuru guztiak, eurotan):
| Herria | 3. kuota |
2008ko likid.(1/8) |
Beste desk. batzuk |
Jasotakoa |
|---|---|---|---|---|
| Antzuola | 329.147,54 | -19.702,79 | 309.444,75 | |
| Aretxabaleta | 1.019.321,93 | -61.515,27 | -95.780,67 | 862.025,99 |
| Arrasate | 3.456.104,71 | -213.399,95 | 3.242.704,76 | |
| Bergara | 2.307.887,38 | -141.697,45 | -1.083.094,97 | 1.083.094,96 |
| Elgeta | 171.299,17 | -10.216,09 | 161.083,08 | |
| Eskoriatza | 619.240,66 | -37.570,39 | 581.670,27 | |
| Leintz Gatzaga |
56.971,77 | -3.493,22 | 53.478,55 | |
| Oñati | 1.683.230,74 | -102.986,48 | 1.580.244,26 | |
| GUZTIRA | 9.643.203,9 | -590.581,64 | -1.178.875,64 | 7.873.746,62 |
Gipuzkoako Ogasunak diru gutxiago batzen du aurten zerga bidez, krisiaren eraginez, eta, horren ondorio gisa, udalek dirua bueltatu behar diote Aldundiari. 2008ko likidazioa zortzi zatitan ordaintzen dabiltza. Debagoieneko udal arduradunek joan den hiruhileko likidazioaren harira azaldu zituzten beldurrak baieztatze aldera egiten du Aldundiak: "Zerga-bilketaren desbideratze honen ondorioz, UFFF ere murriztu egingo da, eta aurrekontuarekin konparatuz %20 baino gehiago gutxitzera ere iritsi liteke".
Ogasunaren zerga-bilketa, aurreikusi bezala, jaitsi egin da. Hala, Ogasunak emandako datuen arabera, ekainaren 30era arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa likidoa %24 gutxitu da aurreko urtearekin alderatuta. Maiatzera arte, jaitsiera hori %21,3 izan zen; beraz, ekainean, 2,7 puntu murriztu zen bilketa.
Zerga-bilketa likidoak izandako murrizketa horrek bi osagai ditu: zerga-bilketa gordina %9 gutxitu izana, batetik; eta itzulketak %24,7 handitu izana.
"Murrizketa hau krisi ekonomikoaren ondorio zuzena da", onartzen du Foru Aldundiak. "Baieztatu egiten dira zerga-bilketari buruz azaltzen ziren aurreikuspen negatiboak eta, beraz, 2009an desbideratze nabarmenak gertatzea espero da aurrekontuaren exekuzioan".