Udako ikastaroetarako zazpi beka

Ubane Madera 2008ko eka. 2a, 14:29
Eusko Ikaskuntzak zazpi beka eskainiko ditu Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetara begira. Bost beka izango dira uztaileko ikastaro baterako eta beste biak irailerako. Matrikula, ostatu eta elikatze gastuak ordaintzen dituzte beka horiek.

Batetik, uztailaren 9, 10 eta 11an Donostiako Miramar Jauregian izango den Perspectivas económicas ante el cambio climático izeneko Ikastarorako 5 beka eskainiko ditu.

Eta bestetik, beste bi beka eskainiko ditu La Globalización en el siglo XXI. Retos y dilemas izeneko ikastarorako. Azken ikastaro hori ere Donostiako Miramar Jauregian egingo dute, baina kasu horretan, datorren irailaren 3tik 5a bitartean.

Eusko Ikaskuntzaren beka horiek matrikula gastuak, ostatua eta gosari eta bazkaria ordaintzen ditu. Ikastaroei dagokienez, berriz, hlizentziadun berriei zein ikasketen azken urteak ikasten dabiltzanei edo graduondokoei eskainitakoak dira.

Eusko Ikaskuntzaren bekaren bat eskuratzeko interesa dutenek ondorengo helbide eta pertsonarengana jo behar dute: Ainara Iraeta, Gazteria Saileko arduraduna, gazteria@eusko-ikaskuntza.org. Telefono zenbakia da: 943 31 08 55.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak