Udako eta Europako ikastaroetako beka eskaria. (pdf, 152Kb)
Bekak ekonomi baliabiderik gabeko pertsonei, ikasleei eta UPV/EHUko langileei ematen zaizkie, gabetasun hori behar bezala frogatuz gero (Eskaera inprimakiarekin batera, INEM.eko txartelaren fotokopia edo ikasle txartelaren fotokopia bidali edo zinpeko aitormena sinatu).
Beka izateak ez du plaza bermatzen. Ikastaro baten matrikula-beka izateak, ikastaroaren egiazko balioaren %50a bakarrik ordaintzeko eskubidea eskaintzen dizu.
Alojamendu bekek, ohea eta gosaria izateko eskubidea ematen dute eta gau guztien egiazko balioaren %40a ordaindu beharko da, Ikastaroaren hasieraren bezperatik amaitzen den eguneko bezperaraino, bekan adierazten den egoitzan eta bekadun zaren Ikastaro bakoitzean.