Martxan da Udako Argazkien V. Lehiaketa

Usoa Agirre 2009ko uztailaren 2a

'Asteleheneko Goienkaria'-k aurten ere martxan jarri du Udako Argazkien Lehiaketa. Bosgarren edizioa izango da, eta aurten ere, sari bikainak lortuko dituzte irabazleek. Parte hartu ahal izateko baldintzetako bat argazkiak udan ateratakoa izatea da; berdin da aurten edo aurreko batekoak izatea. Irailaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira argazkiak.

Argazkiak argitaratuko ditugu astero uztailaren erdialdetik aurrera Asteleheneko Goienkaria-n eta Goiena.net-eko fotoblogean. Goiena Telebistan ere emango dira. 

Irabazleak nortzuk diren urriaren 5ean jakinaraziko dugu Asteleheneko Goienkaria-n.

Argazkiak aurkezteko

Argazkiak bidali ahal izango dira e-postaz argazkiak@goiena.com helbidera edo Goienaren egoitzaren batera ekarri: 

Gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu bakoitzak.

Baldintzak

Debagoieneko edonork parte har dezake lehiaketan. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko. Hemen dituzue lehiaketako baldintzak.

Sariak

Argazkiaren kalitate, originaltasun eta balio historikoa hartuko dira kontuan sariak banatzeko. Hemen dituzue sariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak