UDAk eta Bergarak egin dituzte etxerako lanak

Xabier Urtzelai 2009ko urriaren 25a

Hirugarren mailan Aretxabaletak beste ezusteko bat eman du etxetik kanpora, Gernika mendean hartuta (1-3). Ohorezko erregionalean gol zaparrada izan da Debagoienean, baina Bergarak bakarrik lortu ditu aldekoak (6-2).

Gordobilen mutilak seigarren dira dagoeneko, gaur Gernikan irabazi eta gero. Borja Luisek egin du UDAren aldeko 1-1ekoa, eta Garaik eta Oinatzek egin dituzte garaipeneko golak. Datorren astean, Aretxabaletan laugarren dagoen Beasainen bisita izango du, Ibarran. Eta hain zuzen, etxean hobetzea da Gordobilen eta Arenazaren mutilen erronka.

Ohorezko erregionala

Bergarak errepaso galanta eman zion zapatuan Euskaldunari (6-2). Manu Diazen mutilak 6-0 ziren aurretik 60. minutuan, baina kanpotarrek markagailua txukundu egin zuten bi penalti jaurtiketei esker.

Mondrako mutilek, berriz, burumakur amaitu zuten zapatuko partidua Ordiziaren kontra (0-4). Ordizia lau aldiz iritsi zen Mikelen area ingurura, baina ez zuten gehiago behar izan lau golak egiteko.

Aloñak, berriz, liderraren bisita izan du gaur Azkoagainen. Ondarroako Aurrerak lehenengo minutuan egin du 0-1koa, urrunetik egindako jaurtiketa geratzerakoan, Idigoras atezainak irrist egin du. Ondoren, Ondarroakoek lider zergatik dauden erakutsi dute (0-3). Jardunaldiko emaitzak, http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?deporte=futbol

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak