Udaberriko lehenengo egunak nahasiak izango dira tenporen arabera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko mar. 12a, 17:54

Hilaren 21ean sartuko gara udaberrian, baina dagoeneko egun hauetako eguraldia udaberrikoa dela esan daiteke. Negu hotza eta euritsua izan dugu; udaberria, ostera, badirudi epela datorrela. Joan den asteko eguaztenetik aste honetako eguaztenera arte tenporak eta kontratenporak izan ditugu. Pello Zabalarekin izan gara, tenporek utzi digutena aztertzen.

Udaberriko tenporak negukoaren antzerakoak izan direla azaldu du Pello Zabalak. Lehenengo hiru edo lau egunak gaiztoak eta ilunak, baina azkenak dotoreak.
Negua hotza izan dugu; otsailaren 11tik aurrera, baina, eguraldi nahiko garbia izan dugu eta udaberria hasi bitartean horrela jarraituko duela dio.

Kontratenporak

Pello Zabalak tenporei bakarrik beharrean, kontratenporei ere erreparatzen die. Atzo amaitu ziren kontratenporak, eta haien arabera, udaberria nolakoa izango den zehaztu du. Udaberriko lehenengo egunak nahasiak izango direla dio: "Ekaitza egingo du tarteka, baina baita eguzkia ere". Udaberriko azkeneko hilea dotorea izango dela gaineratu du.

Elurra

Pellok dio oraindik elurteren bat botako duela. Hortaz, neguko beroki eta euritakoak ez ditugu gordeko, oraindik haien beharra izango dugu-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak