Hala, otsailaren 13a, eguaztena, egun haizetsua izan zenez, "apirila haizetsua izango da eta tenperatura epelekin", esan zigun Joxe Landak. Otsailaren 15a eta 16a, egubakoitza eta zapatua, eguzkitsuak izan ziren; "hortaz, maiatza eta ekaina ezin hobeak izango dira". Aspalditik dugu euri falta eta tenporek diotena ikusita "lehorte arriskua " egongo dela uste du Joxe Landak.
Peio Zabalak eman dizkigu euriari buruzko azken datuak. "Azkeneko ilbetean lau egunean bakarrik egin du euria: urtarrilaren 31n, otsailaren 1ean, 2an eta 3an. Lau egun haietan, guztira, 30 litro euri bildu ziren".