Orain arte, hark esan digunaren arabera, udaberri hasieran eguzkia izan dugu neguaren amaiera delako. "Neguko tenporak lehen erdia euritsua eta iluna eta beste erdia zeru garbiekin gelditu ziren. Eta halaxe egin du: otsailak 11ra arte euritsua izan da eta otsaila amaiera arte dena garbi-garbi euririk gabe izan", esan digu Zabalak. Hemendik aurrera –nahiz eta martxoko lehen astea ez zen hain ona izan– garbiak izango ditugula esan digu Peio Zabalak.
Amaiera eguzkitsua
Udaberriko lehen zatia, baina, nahastua izango da –onetik okerrera etorriko da eta tarteka ekaitza ere izango dugu–. Baina maiatzetik ekainera bitartean, udaberriari amaiera emateko, eguzkia izango da nagusi.