Txotx Gida 2009: Gipuzkoako sagardotegiak zure poltsikokoan

Usoa Agirre 2009ko ots. 3a, 20:24
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Batura Mobile Solutions-ekin batera aplikazio bat sortu du poltsikoko telefonoan sagardotegien gida izateko. Hala, beti eskura izango dugu Gipuzkoako sagardotegien gida. Aplikazioa lor daiteke Bluetooth bidez elkartearen egoitzan, SMS bidez, edo Internetez.

Bluetooth

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean, Bluetooth bidez, doan jaitsi dezakezu "Txotx Gida 2009".

Pausuak:

  1. Aktibatu Bluetootha zure sakelakoan.
  2. Itxaron segundo batzuk.
  3. Baieztatu iritsiko zaizun mezua eta deskargatu gida.
  4. Kodea eskatzen badizu, sartu; 1,2,3,4.

SMSa: "TXOTX" 5195 zenbakira

Bidali SMS bat "TXOTX" hitzarekin 5195 zenbakira. Esteka bat jasoko duzu aplikazioa bertatik jaitsi ahal izateko.

Kostua:

  1. SMSarena: 0.15 euro + BEZa.
  2. Konexioarena: operadorearen araberakoa.

Bateragarritasuna (hartzailearentzat): denak.

Baldintza: GPRS zerbitzua aktibatua izatea.

Ezin bada jaitsi, eskuko telefonoak JavaMe lengoaia ezagutzen ez duelako da.

URLa

http://mobi.baturamobile.com/txotx

Zure eskuko telefonoaren nabigatzailean URL hori sartzen baduzu ere "Txotx Gida 2009" jaitsi ahal izango duzu.

Kostua: Konexioarena, operadorearen araberakoa.

Bateragarritasuna (hartzailearentzat): denak.

Baldintza: GPRS zerbitzua aktibatua izatea.

Ezin bada jaitsi, eskuko telefonoak JavaMe lengoaia ezagutzen ez duelako da.

Ordenagailutik eskuko telefonora:

http://www.baturamobile.com/clientes/jartxotx.jar

Esteka horretan klikatzen baduzu, zure ordenagailuan jaitsi ahal izango duzu .jar artxiboa Txotx aplikazioarekin eta hemendik bidali ahal izango duzu zure eskuko telefonora Bluetooth bitartez.

Kostua: doan.

Bateragarritasuna (hartzailearentzat): denak.

Ezin bada jaitsi, eskuko telefonoak JavaMe lengoaia ezagutzen ez duelako da.

Zabaldu

Zure lagunen batek gida hau jaso dezake zuk bidalita, gidaren menu nagusian azaltzen den ZABALDU aukeraren bitartez bidaliz gero.

Kostua:

  1. Igorlearentzat: SMS arrunt batena
  2. Hartzailearentzat: Konexioarena, operadorearen araberakoa.

Bateragarritasuna (hartzailearentzat): denak.

Baldintza: GPRS zerbitzua aktibatua izatea.

Ezin bada jaitsi, eskuko telefonoak JavaMe lengoaia ezagutzen ez duelako da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak