Gaur egun Mondragon Industria Sistemako presidenteordea ere bada Txomin Gartzia; gainera, Ikerlaneko eta MIK Kudeaketa Ikerketa Zentroko presidentea, eta Innobasque Enpresa eraldaketa arloko eta Mondragon Enpresa Sustapenerako Zentroko presidentea ere bada Gartzia.
Martxoan, Ohiko Batzar Nagusia
Kontseilu errektorea osatzeko datorren martxoan egingo duten Ohiko Batzar Nagusian Txomin Gartziaren hautagaitza babestuko dute. Hortaz, prozesuari ekin diote, eta Batzarrean errektore izateko baldintza gainditzen badu, Euskadiko Kutxako Kontseilu Errektoreak presidente izendatuko du Gartzia.