Txomin Gartzia hautatu dute Euskadiko Kutxako lehendakari

Maider Arregi 2009ko mar. 31a, 18:05
Gaur egin dute Euskadiko Kutxaren Kontseilu Errektoretza eta bertan, Txomin Gartzia Hernandez Euskadiko Kutxaren lehendakari aukeratu dute. Organoa osatzen duten hamabi kideek burutu dute bozka eta Gartzia aukeratu dute lehendakari. Gartzia, donostiarra da eta 1959. urtean jaio zen. Egun Gasteizen bizi da.

Horrela, Juan Mari Otaegiren erretiroaren ostean, lehendakari berria aukeratzeko prozesuari amaiera eman zaio. Otaegik 20 urtez bete du kargu hori. Hala,   martxoaren 6an egin zuten Euskadiko Kutxaren Ohiko Batzar Orokorrean, Txomin Gartzia aukeratu zuten errektore. Baldintza hori gainditu eta gero, gaur, hilaren  31n, Kontseilu Errektoreko lehenengo bileran lehendakari aukeratu dute.

Txomin Gartzia Hernandez

Txomin Gartzia orain arte ULMA Taldeko Zuzendaritza Nagusian izan da. 1981etik, Mondragon Unibertsitateko Teknologia eta Diseinu irakaslea izan zenetik, bere lan-esperientzia osoa Kooperatiba Taldeari lotuta egon da. Bertan, hainbat kargu bete ditu: Mondragon Assembly-ko ingeniaritzako eta Aplikazioetako arduraduna, ULMA Packaging-eko I+G+b-ko zuzendaria, ULMA Taldeko zuzendaria eta Oñatiko ULMA Taldea Dibisioko lehendakariordea.
Egun, Gartzia arlo  hauetako lehendakaria da: IKERLAN Teknologia Zentroa, MIK Kudeaketaren Ikerketa Zentroa, Innobasque-ko Enpresa Transformazioko Alorra eta Mondragon Enpresa Sustapenerako Zentroa.

Euskadiko Kutxako lehendakaria

Txomin Gartzia Euskadiko Kutxaren historiako hirugarren lehendakaria da. Lehenengoa Alfonso Gorroñogoitia izan zen, 1959an eratu zenean izendatua. 1989tik gaur egun arte Juan Mari Otaegik zuzendu du. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak