Txirrin Txarran festa izango da asteburu honetan, Bergaran

Miren Manias 2010eko apirilaren 21a

‘Aldatuz burua aldatu mundua’ lelopean, aurtengo Txirrin Txarran ekitaldiaren egitarau aurkezpena egin du Bizi Alai Taldeak. 23. edizioa da aurtengoa eta asteburu honetan ospatuko dute Bergaran.

Donostiako Elizbarrutiko aisialdi taldeen federazioko kideen jai eguna da Txirrin Txarran-a, eta urtero herri ezberdin batean ospatzen dute talde guztietako gazte, begirale eta gurasoekin batera; esan moduan, Bergaran izango da aurtengoa eta 400 parte hartzailetik gora espero dituzte.

Egitarau zabala antolatu dute astebururako eta ekintza guztiek aldaketa klimatikoa izango dute ardatz, hori baita aurten aukeratutako gai nagusia.

Zapatu arratsaldean hasiko dute festa jaialdiaren prestaketa lanekin; eta gauean afari herrikoia eta karaokea egingo dituzte, besteak beste. Iganderako, berriz, ohiko eukaristia eta bazkaria prestatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak