Txinan negozioak egiten laguntzeko jardunaldia

Leire Kortabarria 2009ko ekainaren 29a

Debagoieneko Mankomunitateak, Gipuzkoako Txinatarren Institutuaren laguntzarekin, 'Nola egin negozioak Txinan' izeneko jardunaldia antolatu du uztailaren 9rako. Ekimena Txinako merkatuaren antolaketa ezagutu gura duten profesional eta enpresa txiki edo ertainei; eta baita nazioartean lan egin gura duten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago. Hainbat gai landuko dituzte: Txinak dituen aukera eta mehatxuak, Txinako enpresen perfila, hornitzaile eta bezeroen bilaketa, logistika eta garraioak eta beste. Hemen duzue egitaraua eta helburuak:

Helburua:
- Txinak eskaintzen dituen negozio aukerei buruz informatzea.
- Herrialde honetan negozioak egiteko kontuan hartu beharreko aspektuak aztertzea.
- Gipuzkoako Txinatar Institutuak enpresa eta profesionalei zuzendutako formazio programaren berri ematea.


Eguna: 2009ko uztailaren 9, osteguna.
Ordutegia: 17:30 – 19:30
Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea. Nafarroa Etorbidea 17, 2.Solairua (Udalaitz Aretoa). Arrasate
Aurkezlea: Gipuzkoako Txinatar Institutua.

Nori zuzendua:
- Txinako merkatuaren antolaketa ezagutu nahi duten profesionalak eta enpresa txiki eta ertainak.
- Internazionalizatu nahi duten enpresa txiki eta ertainak.

Egitaraua:

- Txinak merkataritzarako eskaintzen dituen aukerak eta mehatxuak.
- Txinako enpresen perfila.
- Hornitzaile eta bezeroen bilaketa Txinan.
- Misio komertzialak Txinan.
- Kultura diferentziak eta negoziazio arrakastatsua.
- Logistika eta nazioarteko garraioak.
- Merkataritza babes neurriak eta Txinako inportazioei aplikatutako aduana praktikak.
- Nazioarteko merkatuetan erabilitako ordainbideak. Dokumentu kredituak.

Izena emateko edo informazioa eskatzeko: 943 793090.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak