Gipuzkoa osorako autobus txartel bakarra ekainaren 4an jarri zen martxan, baina zerbitzu hori orain artean ezin izan da Debagoienean erabili. Astelehenetik aurrera baina indarrean egongo da gurean ere. Txartela eskuratzeko bete beharreko inprimakiak, baina, eskuragarri daude jada zenbait estanko, liburu-denda eta kioskotan:
- Arrasaten, Martxas eta Portaloiko kioskoetan, Garai estankoan eta Ttukun liburu-dendan.
- Bergaran, Isabel kioskoan eta Ikasbi liburu-dendan.
- Oñatin, Hirukar liburu-dendan eta Altuna estankoan.
- Aretxabaletan, Ibarra estankoan eta Alfredo liburu-dendan.
- Eskoriatzan, Adela liburu-dendan.
- Antzuolan, Altzarte okindegian.