Txartel bakarrarekin hirietara ere joan daiteke

Mireia Bikuña 2008ko ots. 1a, 09:57
Gaur bertan sartu dira indarrean Debagoienetik Donostiara, Bilbora eta Gasteizera Pesak egiten dituen lineatan txartel bakarraren erabilera, zein deskontuak. Deskontuok bailara barruko ibilaldietan ere aplikatuko dira.

Txartela duten 35.000 erabiltzailek baino gehiagok %40ko beherapena izango dute lehen bidaiatik aurrera. Gero, 41. bidaiatik 70. bidaiaraino %70eko deskontua egingo da, eta 71.tik aurrera, %90ekoa. Deskontuak egingo zaizkie txartel bakarra erabiltzen duten guztiei.

Txartel pertsonalizatua

Txartel bakarrak egunkariak saltzen dituzten saltokietan eskura daitezke. Eskatzaileak inprimakia bete eta argazki bat eroan behar du, eta bost lanegunen epean gertu izango du txartela. Txartela erosi duen saltokian bertan txartela kargatzeko aukera egongo da. Txartelaren prezioa lau euro da.
Ibarreko herri guztietan –Elgetan izan ezik– eskura daiteke txartela: Arrasaten, Martxas eta Portaloiko kioskoetan eta Garai estankoan; Bergaran, Isabel kioskoan eta Ikasbi liburu-dendan; Oñatin, Hirukar liburu-dendan eta Altuna estankoan; Aretxabaletan, Ibarra estankoan eta Alfredo liburu-dendan; Eskoriatzan, Adela liburu-dendan; eta Antzuolan, Altzarte okindegian.

Debagoieneko autobus lineak

* Donostia- Tolosa- Beasain-Zumarraga- Bergara- Bilbo

* Donostia- Elgoibar- Bergara- Arrasate

* Donostia-Arrasate (A-8 eta AP-1)

* Eibar-Bergara-Gasteiz

* Eibar- Soraluze- Bergara- Arrasate- Aretxabaleta- Eskoriatza

* Bergara- Antzuola- Zumarraga- Oñati- Bergara

* Bergara- Arrasate- Durango-Bilbo (A-8)

* Oñati- Arrasate

* Oñati- Arrasate- Bilbo

* Oñati- Legazpi- Zumarraga

* Elgeta- Eibar

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak