Jarduketa berriak
Maiatzaren 1etik aurrera herrietako autobus zerbitzuetan ere deskontuak egingo dituzte, besteak beste, Arrasateko eta Bergarako herri barruko zerbitzuetan, eta, Oñati-Arantzazu eta Elgeta-Eibar-Elgeta lineatan.
Bestalde, urriaren 1etik aurrera, familia ugariek, ikasleek, erretiratuek eta errenta maila txikia dutenek txartel bereziak izango dituzte. Gainera, hamar urte baino gutxiagoko umeek doan bidaiatu ahal izango dute.