Horrela, egun horretatik aurrera, Debagoienean ez ezik, Lurraldebus elkartean sartuta dauden eta Diputazioaren baimenak edo emakidak dituzten Gipuzkoako garraiobide guztietan bidaiatzeko aukera emango du txartel bakarrak.
Prentsa saltokietan salgai
Urriaren 1etik aurrera, Debagoieneko prentsa saltokietan egongo dira eskuragarri txartel bateratuak. Hantxe, inprimaki bat bete beharko dugu, argazki bat eraman eta lau euro ordaindu. Saltoki horietatik bideratuko dituzte erabiltzaileen eskaerak eta hantxe bertan jasoko ditugu txartelak, bost egun geroago. Hain zuzen ere, txartel horietan dirua sartzeko sistema izango da eskuko telefonoetan sartzekoaren antzerakoa, kutxazainen bitartez.
Autobusera sartzerakoan zein irteterakoan pasatu beharko dugu makinatik txartela; horrela, zehazki zein ibilbide egin dugun jakingo dute eta horri dagokion prezioa kobratu.
Deskontuak txartelarekin
Garraio publikoa zenbat eta gehiago erabili, orduan eta handiagoak izango dira lortuko ditugun deskontuak. Hilabeteko lehenengo hamar bidaiak prezio arruntean ordainduko dira; hamaikagarrenetik aurrera deskontuak izango dira, geroago eta handiagoak. Deskontuaren portzentajea %90era irits daiteke.
Era horretan, garraio publikoari bultzada eman nahi dio Diputazioak, erabiltzaileen leialtasunari sariak edo pizgarriak emanda.
Debagoieneko autobus lineak
> Donostia-Tolosa-Beasain-Zumarraga-Bergara-Bilbao.
> Donostia-Elgoibar-Bergara-Arrasate.
> Donostia-Arrasate (A-8 eta AP-1).
> Eibar-Bergara-Gasteiz.
> Eibar-Soraluze-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza.
> Bergara-Antzuola-Zumarraga-Oñati-Bergara.
> Bergara-Arrasate-Durango-Bilbao (A-8).
> Oñati-Arrasate.
> Oñati-Arrasate-Bilbao.
> Oñati-Legazpi-Zumarraga.
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia