Turista asko etorri dira zubian, batez ere euskaldunak

Leire Kortabarria 2007ko urr. 14a, 23:47
Pilareko zubia oso ona izan da turismo aldetik. Lau turismo bulego –Eskoriatzakoa, Oñatikoa, Leintz Gatzagakoa eta Arantzazukoa– zabalik egon dira, eta merezi izan du.

Oñatiko bulegoko Iñaki Igartua arduradunak hauxe diosku: "Oñatira, 300 lagun etorri dira, eta hori, hiru egunerako, primeran dago". Zapatuan, bisita gidatuak egiteko hiru talde izan zituzten.

Arrikrutzen, arazo txiki bat egon da: hango telefonoa hondatuta egon da, baina hori ez da oztopo izan kobak bisitatu gura zutenendako: hala, zapatuan, adibidez, txanda guztiak beteta zeuden.

Gatzagako arduradunek esan dutenez, "jende asko etorri da, eta halaxe espero zen. Jendeak eskatuta, Dorletara bisitak ere izan dira, gatz museoaz gain".

Turismo gehiena Euskal Herrikoa izan da, baina madrildarrak, bartzelonarrak eta, Eskoriatzan, irlandarrak ere egon dira Debagoienean bisitan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak