Turismo bulegoek lan asko izan dute zubian, bereziki eguenean

Arritxu Barruso 2009ko mar. 22a, 14:45
Zeru urdinek lagunduta asko izan dira egunotan gure ibarrera etorri diren turistak. Turismo bulegoek guztia prest zeukaten kanpotik iritsitakoei ibarreko txokoak erakusteko. Bergaran eta Oñatin bisita gidatuak egin dituzte lau egunotan, baita Gatzagako Gatz Museoan ere.

Oñatiko turismo bulegoan lanpetuta ibili dira lau egunotan. Bertako arduradunek azaldu digute eguenean izan zutela lan gehien. Egun hartan 30 pertsona inguru hurbildu ziren bulegora bisita gidatuak egiteko. Horrez gain, gelditu barik ibili ziren turistei informazioa ematen. Arantzazun ere jende asko ibili zen eta jakin dugu aparkatzeko arazoak izan zituztela askok eta ondorioz herrira jaitsi behar izan zirela. Jatorriari dagokionez, bizkaitarrak izan dira etorri diren gehienak. Egun hauetan, beraz, atzerritar gutxi ibili da gurean.


Bergaran, ere bisita gidatuek erantzun ona izan dute. Hemen ere Euskal Herriko jendea ibili da gehien bat eta egun pasa etorri dira gehienak. Gatz museoan ere egin dituzte bisita gidatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak