Igor Louyest bergarar transexualak bere esperientzia kontatuko du biharko Goienkariko erreportaje zabal baten, eta GOITBko Magazinean (19:45). Ekainaren 26an izango da. Urte bete inguru daroa hormona-tratamenduan, eta bularrak ere kendu ditu. Oro har, jendeak ondo hartu duela dio, baina oraindik diskriminazio egoera batzuk jasaten ditu. Louyesten esanetan, "jende gehienaren buruan dagoen galdera da "Hanka artean zer ote dauka?", baina hori gainditu beharra dago". Louyest-ek eta haren neska-lagunak azaltzen dutenez, sexu-organoen ebakuntza "beste pauso bat" da norberak dagokion gorputza lortzera bidean; hori prozesu bat dela eta norberak gauza bati edo besteari ematen diola garrantzi handiagoa.
Gaur egun, Ixotz eta neska-laguna euren benetako generoarekin bat bizi dira.