Trafiko istripu ugari izan dira, baina zauriturik ez

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 8a, 14:39
Debagoienean denboraleak eragin handia izan du. Arabaren ondotik, hemen sortu omen ditu traba larrienak. Adituek diote, ordea, okerrena etortzeko dagoela. Arratsaldeko 18:00etatik gauerdira bitartean gogotik botako omen du elurra.

Istripu asko izan dira gaur gurean. 10:30ean, Arrasaten, GI-627 errepidean izan da istripurik larriena. Bi kamioi eta auto batek talka egin dute. Zorionez ez da zauriturik egon.
     San Prudentzion eta AP1 autobidean ere egon dira bat baino gehiago. Txikiak guztiak, baina nahikoa trafikoa oztopatu eta buruhausteak sortzeko. Izan ere, egoera ez da erraza izan. Elurrak eta izotzak asko zaildu dute zirkulazioa. Ondo ekipatuta egon ezean, hobeto etxean gelditzea.
     Gidari gehienak zuhurtziaz jokatu dute eta iragarpenak kontuan izanik neurriak hartu dituzte. Ez, ordea, guztiek.

Elurra kentzeko makinak, gainezka

Ertzainak eta udaltzaingoak saiatu dira zirkulazioa arintzen, baina ez da erraza izan. Elurra bota eta bota egin du goiz osoan zehar eta elurra kentzeko makinak lanean aritu badira ere, asko auto ilaretan harrapatuta gelditu dira.
     Herri barruan ere gauzak ez dira askoz hobeto joan. Izotza zegoen eta zirkulazioa asko moteldu du horrek. Batzuk oinez egin behar izan dute gaur lanerako bidea. Beste batzuk iritsi ere ez dira egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak